Ezagutu BURUNTZA TAILERRAkin, RENAULT KANGOO berria:
Krisiak ez du IAT-a pasa
Espainiar Elkartearen Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Erakunde Laguntzaileen arabera, milioi bat, eta milioi bat eta erdi ibilgailu bitarte dabil Espainiako errepideetan zehar, IAT-a pasatu gabe.
Elkartetik diotenez, betidanik izan dira azterketa teknikoa pasa ez duten ibilgailuak; baina krisiak gaitz endemiko hori areagotu besterik ez du egin.
Zein dira IAT-a pasatzen ez dutenak? Partikularrak (autoak, motorrak, ziklomotorrak eta furgoneta txikiak).
Profesionalek (autobusek, autokarrek eta kamioiek) askoz hobeto betetzen dute derrigorrezko araua.
Betiko legez, iritzi ezberdinak daude IAT-aren erabilgarritasunaren gainean. Dena dela, gure auto egoerarik egokienean egon ezean, iruditzen zaigu arriskua egon badagoela; bai norberarentzat bai gainontzekoentzat. Batik bat, balaztak, indargetzaileak edota neumatikoak zaintzen ez baditugu; izan ere, horiek funtsezkoak dira ibilgailuaren itsaspen, portaera eta orekarako.
Aurreztu erregaia eguneroko jardueran
Gidatu nerrizko abiaduran gasolina gutxi gastatzeko, bidearen egoera, klimara eta trafikoaren baldintzetara egokituz. Lasai gidatzeak lagundu egingo dizu beharrezkoa dena azeleratzen, zuhurragoa izaten, eta maniobrak aurreikusten, abiadura aldaketa handiak saihestuz.
Hemen dira eragin handia izan dezaketen hainbat jokaera eta ohitura:
Jarraitu aholku txiki hauek eta hilan bukaeran zure poltxikoak nabarituko du.
Ezagutu BURUNTZA TAILERRAkin DACIA JOGGER berria...
Ba al dakizu autoa bermean dagoenean, gure tailerran errebisioak eta mantenu lanak egin ditzakezula, markaren berme oficiala galdu gabe?