Konponketak

EZ ZAITEZ ERREPIDE BAZTERREAN GERA…

Batzuentzat, autoa behar-beharrezkoa da, mimatu eta zaindu egiten dute, beraientzat funtsezko bihurtuz. Beste batzuentzat, aldiz, toki batetik bestera garrraiatzeko besterik balio ez duen gailua da. Alabaina, bada denek komunean duten zerbait, hau da, inork ez du bide-bazterrean gelditu nahi.

Guztiok izan dugu matxuraren bat noizbait. Batzuk, ekidin ezinak izaten dira eta beste batzuk, agian, gure autoari arreta handiagoa eskainiz ekidin litezke.

Neguan, tenperatura baxuek, zein eguraldi txarrak, gure autoaren zenbait atal begiratzera behartzen gaituzte, esate baterako, eskuilak, gurpilak edota klimatizazio sistema.Horrela, sor litezkeen arazoei aurre egin ahal izateko.

Zeri erreparatu behar diogu matxurak saiesteko?

  • Motorraren lubrikazio egokiari.
  • Argiztapen sistemaren funtzionamendu egokiari.
  • Tresna taulari, akats edota matxuraren bat dagoen esango digun argi edo adierazlerik piztuta dugun ikusteko.
  • Gurpilei. Gurpilen azterketak, gure autoak errebisioa behar duen ala ez esan diezaguke.

Gurpilen presioari tarteka begiratu behar diogu, hauen bizi-iraupena luzatzeaz gain, segurtasun handiagoz eta gutxiago kontsumituz ibiliko baikara.

CookiesAccept

Leku honek cookieak eta antzeko teknologiak dauzka.

Zure nabigatzailearen konfigurazioa ez badu aldatzen, erabilera onartzen duzu. Learn more

I understand