Mantenuak

ZURE IBILGAILUAREN PREBENTZIO-MANTENTZE EGOKIRAKO AHOLKUAK

Zertan datza prebentzio mantentze lana? Bada, oso erraza da, gure ibilgailu egoera onean egoteko egiten ditugun mantentze lanetan, hain zuzen. Honela, bide-segurtasun ahalik eta handiena lortuko dugularik.

Zein onura dakarzkigu gure ibilgailuaren prebentzio mantentze lanak? Lehenengo eta behin, honi esker gure ibilgailuak, matxura baten ondorioz, gu errepidean botata uzteko arriskua txikitu egingo da.

Bigarrenik, ibilgailuaren jatorrizko babes-sistemak eta ezaugarriak mantenduko ditugu.

Matxurak saihesten dituen prebentziorako mantentze lana.

Ibilgailu berri bat erostean, fabrikatzaileak mantentze liburua jartzen du gure esku. Bertan, gure eginkizunak noiz eta nola bete behar ditugun zehazten da, ibilgailua egoki ibil dadin.

Ibilgailua bermean dagoenean, jende guztiak edo ia guztiak eginkizun hauek zehatz-mehatz betetzen ditu. Baina bermea iraungita dagoenean, jendea lasaitu egiten da, zenbait lan garrantzitsu alde batera utziz.

Olio eta iragazki aldaketa: lan hau, bi parametrori jarraituz egin behar da; kilometroak edo denbora. Fabrikatzaileek, motorra gora-behera, ibilgailuaren olio aldaketa, 15.000 – 30.000 km bitarte egin behar dela diote. Halaber, km horiek egin ezean, urtean behin behintzat egin beharko litzatekeela diote.

Iragazki aldaketa: bai gasolina/gasolio, bai aire iragazkia aldatzeko, denbora muga bat dago. Polenaren aurkako iragazkia, errazago buxatzen da, partikula gehiago hartzen du eta. Ondorioz, maizago aldatzea komeni da.

Izotzaren aurkako, galga-likido eta lagunduriko-direkzioaren likidoaren aldaketa: hauek guztiek iraungitze-data daukate eta epe hau bukatuta ez dituzte zerbitzu berberak eskaitzen. Hau dela eta, fabrikatzailearen arabera, aldaketa hau, lau urtean behin egin behar da. Lan hauek burutzea garrantzitsua da, bestela, hozte-sisteman eta lagunduriko direkzioan akatsak sor litezke, eta galga-sistemak errendimendu txikiagoa izan lezake.

Prebentzio mantentze lanak, bide-segurtasuna hobetzen du.

Badira beste zenbait elementu, zein prebentzio mantentze egokiarekin, gure ibilgailuaren bide-segurtasunaren egoera ona bermatzen digutenak.

Gurpilak: agian, gomendagarria dena baino bizitza luzeagoa emango diezu, izan ere, gogoan izan behar dugu, iraungitze-data badute ere, berau, higadura-marketatik urruti izaten dela.

Indargetzaileak: inor ez da hauetaz gogoratzen. Fabrikatzaileak, 40.000 km-an behin berrikustea gomendatzen du. Horretarako, Buruntza Tailerrak, hauen egoera aztertzeko eta maiz aldatu behar ditugun jakiteko makinak ditu. Hala ere, 100.000 km egin ditugunean, eta egoki erabili baditugu, beraien bizitza baliagarriaren bukaera heldu dela pentsatu behar dugu.

Balaztak: hauek ere merezi dute gure arreta, baina ez bakarrik balazta-pastillek. Balazta diskoak, erabileraren ondorioz, higatu egiten dira. Hau dela eta, balazta diskoek zein balazta-pastillek gutxieneko segurtasun- lodierarik ez dutenean, osotasunean aldatu beharko ditugu, gure segurtasuna bermatu ahal izateko.

Argiak: argiak, garden eta hezetasunik gabe mantendu.

Lunetak: aurreko kristalak arrailarik gabe mantendu.

Ibilgailuaren mantentze egokirako aholkuak.

MANTENUAK

CookiesAccept

Leku honek cookieak eta antzeko teknologiak dauzka.

Zure nabigatzailearen konfigurazioa ez badu aldatzen, erabilera onartzen duzu. Learn more

I understand

Ez zaitez errepide bazterrean gera...

KONPONKETAK

Diagnosian azken teknologia.

DIAGNOSIA